Biodiesela

 

PETROMIRALLES, beti abangoardian Espainiako merkatuan hobekuntzak sartzen ingurumenarekin eraginkorragoak eta begirune handiagokoak diren erregaiak bezeroei eskaintze aldera, aitzindari izan zen 2003an biodiesela ezagutarazten.

Ekoizkin honek ere dirua aurreztea dakarkio kontsumitzaileari, eta horregatik konpainiak honelako erregaiak lortu eta garatzeko ikertzen jarraitzea erabaki du ausart. Gizartearen erantzuna eta salmentetan izandako arrakasta akuilu gehigarriak dira helburu honi kementsu ekiteko.

Biodiesel Evolution gantz-azidoen transesterifikazio metilikoz (FAME Fatty acid methyl ester) lortutako bioerregaia da, PETROMIRALLESek diesel motorra duten ibilgailuetarako erregai moduan eskaintzen duena, bakarrik nahiz A gasolioarekin nahastuta erabiltzeko.

 

Estudio Biodiesel.pdf