ESK

 

PETROMIRALLESen bereziki zaintzen ditugu hirugarren adinaren edo defizit intelektuala duten haurren arretarako ekinbideak. Uste dugu kirola azken talde honentzat gorputza estimulatzeko metodo ederra izan daitekeela, aldi berean gizarteratzea bultzatuko duena, eta horregatik egiten dugu irmo ekintza horien alde. Era berean, kulturan eta kirolean diharduten erakundeekin lankidetza hitzarmenak egin ditugu, eremu guztiz amateur eta herrikoian gazteen heziketan laguntzen duen jardueraren bat eskaintzen dutenekin beti ere.

Gure eguneroko lanean eta etorkizunerako ditugun egitasmoetan ere presente dagoen helburu bat ingurumena zaintzea denez, merkatuari ekoizkin berriak eta sistema berritzaileak eskaintzeko egiten dugu lan, ibilgailuek kalte txikiagoa egin diezaioten atmosferari eta energia berriztagarriak erabil ditzaten.

 

RSC