Nor garen

PETROMIRALLES petrolio enpresa burujabe bat da, Torrens-Ferrer anaien jabetzakoa, euren gurasoek bultzatutako ekinbide baten bilakaeratik sortua, 1967an gasolindegi txiki bat eraiki baitzuten Santa Maria de Miralles udalerrian, C-37, B-220 eta BP-2121 errepideen bidegurutzean.

 

 Quienes somos

1995 arte ez zen eratu PETROMIRALLES, S.L., zerbitzuguneak kudeatzera eta erregaiak etxera eramatera emana. Jarduerak etengabe hazteak 2002an petrolio-operatzaile bilakatzea ekarri zuen, PETROMIRALLES3, S.L. sortutakoan.

Proiektu berriak helburuak zabaldu beharra erakusten hasi ziren, eta, horregatik, enpresa berriak sortu ziren eta, 2010 urtean, Holding batean elkartu ziren, PETROMIRALLES GROUP, S.L. izenarekin, funtzionatzeko eraginkortasunik onenaren bila.

Holdingaren zuzendaritza Torrens-Ferrer anaiek daramate elkarrekin, baina, funtzionamendu global hobea lortze aldera, operazio eremua bananduta, hau da, Josep Mª Torrens Ferrer zuzendari nagusia da eta Pere Torrens Ferrer zuzendari logistikoa.

Quienes somos

 

Gaur egun Holdinga enpresa hauek osatzen dute:

PETROMIRALLES, S.L. Gasolindegiak. Txikizkako banaketa Erregai txartelak

PETROMIRALLES3, S.L. Petrolio-operatzailea. Handizkako banaketa.

TBTREM PROFESIONAL, S.L. Esportazioa.

PETERSUN, S.L. Eguzki energia fotovoltaikoa. Minimerkatuen kudeaketa.

PETROMIRALLES PORT, S.L. Aduana kudeaketa. Zerga kudeaketa.

NEW PETROMIRALLES, S.L. Hiri funtsen administrazioa.

WILLOIL TRADING, A.G. Nazioarteko merkataritza.

 


Holdingetik at, beste enpresa batzuk daude PETROMIRALLESen inguruan, petrolioaren gaiez bestelakoetan edo osagarrietan dihardutenak. Hauek dira:

MIRALLES TRES, S.L. Makinen alogera eta salmenta

GRUP MIRALLES, C.B. Nekazaritza eta basogintza

AGROGEBA, S.A.R.L. Nekazaritza Ginea Bissaun.