Gasolio Profesional AURREZ ORDAINDUA

Gasolio Profesional AURREZ ORDAINDUA

 

Aurreordainketako PETROMIRALLES txartelari esker, bezeroek deskontu handiak izan ditzakete, erraz eta seguru, lehenengo litrotik. Zordunketa txartel gisa erabiltzen da, eta gure sareko hornitegi guztietan har dezakezu erregaia, saldo positiboa baldin baduzu.

Banku transferentzia bidez karga ditzake txartelak bezeroak. PETROMIRALLESen beraren hornitegietan ere karga daitezke, kreditu txartel edo eskudiruaren bidez. Ez da beharrezkoa aseguru etxearen kreditu estaldurarik izatea, ezta banku abal edo berme gordailurik ere.

Txartela homologatuta dago gasolio profesionala berreskuratzeko

Bezeroak hala eskatuta, kontsumo muga bat jar daiteke, egunekoa, astekoa edo hilabetekoa, eta PIN kodea du, nahi adina aldiz alda daitekeena. Webgunean (Bezeroen eremua), hauek kontsulta daitezke, besteak beste: hornidurak, fakturak, etab.