Petrolio-operatzailea

 

2002 urtean PETROMIRALLES petrolio-operatzaile bihurtu zen PETROMIRALLES3, S.L. sortuta, eta harrezkero erregaien merkatuan lehiakorrak izateko dugun jarrera erakutsi dugu, bai eta gure ekoizkinak ematen dizkiegun gasolindegi burujabeen, garraioko kamioi multzoen eta txikizkako banatzaileen artean bezero multzo leial bat etengabe handitu ere. 

Operador petrolero

 

Petrolio konpainia garrantzitsuenetako batzuekin egiten dugu lan, eta horien findegietatik itsasoratzen dira portuetan dauden terminaletara doazen tanga ontziak. Terminal horiek nazioarteko ospe handiko laborategiak erabiltzen dituzte indarrean dagoen legediaren arabera gasolio partida bakoitza heltzen denean ziurtatzeko eta merkatura irten aurretik ere bai. Informazio eraman-ekarri etengabea daukagu hornitzaileen eta gure artean, merkatuen gorabeherei beti adi, gure erosketak egiteko unerik onenak aprobetxatzen, gure bezeroen interesak zaintzeko.

Zehaztasunez, ekoizkinak probatzeko analisirik zorrotzenak egiten ditugu erregularki, Espainiako eta Europako zehaztapen eta araudi guztiak zehatz betetzen ditugula bermatu nahi dugulako. Kalitate berme horien ziurtapenean oinarrituta baino ez dugu onartzen gure gasolio eta gasolinak merkatura ateratzea.

Ingurumena babesteko konpromisoari lotuta, gure talde operatzaileak AdBlue helbidera eramateko soilik erabiltzen diren tanga kamioiak ere baditugu; ekoizkin horrek kamioien motorraren errendimendua hobetzen eta gai kutsagarrien isurketa nabarmen gutxitzen laguntzen du.